disenos_orientados_buscadores-05

Zure webgunearen bidez igortzen duzun irudia oso garrantzitsua da: utziguzu guri horretaz arduratzen.

Web guneak

Gure webgune asko eduki-administrazioko tresnak erabiliz egiten ditugu eta, horri esker, behar diren atal eta azpiatal guztiak ez ezik, horietako bakoitzean behar diren irudi, testu, fitxategi edo esteka guztiak ere txertatzeko aukera eskaintzen dute. Gainera, webeko maketazioko ezagutzarik izan gabe ere edita ditzakezu. Era berean, edukia hainbat hizkuntzatan erabili eta beste funtzionaltasun asko ere garatu ahal izango dituzu.

Web korporatiboak

Web-orrialde eta atari korporatiboak sortzen ditugu, edukiak eguneratzeko administratzailearekin. Neurrira programatuta nahiz eduki-gestoreen bidez prestatuta (Joomla CMS, WordPress, Drupal…).

Blogak

Hitz egin zure espezialitateko gaiei buruz. Erabili erraztasun osoz zure konpas-kutxa digitala, argitaratu xede duzun publikoarentzako eduki bereziak, eta handitu horrela zeure webgunearen edo online saltokiaren ospea.

Mikrositeak eta lading pageak

Tresna baliagarri-baliagarriak eskaintzen dizkizugu, dela zeure negozioa sustatzeko kanpainak egiteko, dela produktu berri bat merkaturatzeko, dela ekitaldi bat egiten laguntzeko.

Komunitate birtualak

Gai baten inguruan bildu eta informazioa trukatzeko, ikasteko, eztabaidatzeko, gizarteratzeko… premia duten pertsona taldeentzat.

Web responsive

Nabigazio eroso eta praktikoa eskaintzen die zure erabiltzaileei, pantailaren bereizmena edozein izanik ere.

Mugikorretarako aplikazioak

IPhonerako, Androiderako, Ipadetarako eta Windows Phonerako aplikazioak garatzen ditugu.

desarrollos_web100